XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrazoi zuan Bonny'k. Kale bat besterik ez zan Txeiene Uria.

Kale luzea, kilometro t'erdikoa; eta zabala.

Kalearen bi aldetan bazituan iru saloon, otel edo arrotz-etxe dotore bi, denda asko; eta almazen edo biltoki geiago.

Bazuan auzitegi bat bertako epaillearentzat; bazuan udaletxea; bazituan iru banku-etxe; eta bazuan, baitare, kalearen azkeneko muturrean, aurrez-aurre, ala-olako preacher edo sermoilari baptista batek zaintzen zuan elizatxo bat ere.

Eta uriaren inguruan, estalpeak; estalpeak ugari, abereentzat-eta.

Estalpe eta borda aietan bizitzen ziran urira aneika etortzen ziran gizonezko arras basatiak: beizaiak, urrearen usaira etorritako meatzariak, larru garestien atzetik zebiltzan eiztariak, inditarrak, eta legearengandik igesi iritxitako gaizkilleak.

Jendez bete-beterik aurkitzen zan une artan kalea: Gizonezkoak: saloonetatik atera eta saloonetan sartu zebiltzan gizonezko oiulariak.

Noiz-beinka, zalpurdi dotoreetan, buruan kopazko kapela, aberaski jantzitako jaun aunditsuak.

Emakume gutxi, eta aiek inditarrak geienak, oso dotore jantzirik agertzen ziran andre eta andereño bakar batzuk izan ezik: Jaun aberatsen emazte eta alabak, ezpairik gabe.

Era txukunean agurtu zituan zaldi-gaiñetik Bon-Lucky-Boy'k andrazko pinpirin aiek, eta txit begi goxo maitakorrez erantzun zioten aiek.

Ez bait zuten, Txeiene Urian, ura bezain mutil ederrik ikusten!.

Gizonezkoak berriz...... oro begi ziran gizonezkoak gure mutillak alboan zeramakian Bonny neskatil politarentzat.

- Eme ederrak badituk Ameriketan, Joe!, baiña orrelakorik ez diat sekulan ikusi -, oles egin zion Tommy mozkorrak Joe mozkorrari, gure neskari so egiñaz.

Une berean, zalpurdiko leiotik gure mutillari begira lilluraturik astiro egon ondorean.

- Ama!- oiu egin zion amari estu besotik elduaz txeiene Uriko Alkatearen alaba Margot moñoñak -: Ikusi al duzu, ama? Ori bai dala benetan gizaseme bikaiña!.

- Alabatxo! Gizon ori emakume orrekin ba`dator, emakume orrekin ezkondurik dagoalako izango da, noski...

- Berdin zait, ama.

Neretzako nai dut nik gizon ori! Eta neretzako izanen da!.